Lege-oharra eta pribatutasun-politika
1. Datu pertsonalen arduraduna

Aditzera ematen dizugu idite.uzei.eus webgunearen titularra honako hau dela:

Izena: UNIBERTSITATE ZERBITZUETARAKO EUSKAL IKASTETXEA-UZEI

Helbidea: Aldapeta, 20. 20009 DONOSTIA

IFK: G20058723

Helbide elektronikoa: uzei@uzei.eus

UNIBERTSITATE ZERBITZUETARAKO EUSKAL IKASTETXEA-UZEIk (aurrerantzean, UZEI), webgune honen arduradun izaki, bere gain hartzen du konpromisoa erabiltzaile, bazkide eta bezeroen informazioa berme osoekin tratatzeko eta datu pertsonalen bilketa eta erabilera arautzen dituzten Estatuko eta Europako betekizunak betetzeko. Webgune honek, beraz, zorrotz betetzen ditu Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, DBLO garatzeko Erregelamendu gisa ezagutzen dena. Halaber, betetzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), bai eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa (LSSICE edo LSSI, gaztelaniaz).

2. Erabilera-baldintzak

Baldintza Orokor hauetan idite.uzei.eus webgunearen erabilera (sartze hutsa barne) arautzen da, bertan eskura jarritako edukiak eta zerbitzuak barne.

Erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legearen araberakoa emateko arduraduna. Zerbitzua erabili ahal izateko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkizu, arduraz erabili beharko dituzu, eta isilpean gorde, zerbitzuan sartzeak eskaintzen dituen abantailak behar bezala erabiltzeko.

UZEIk ez ditu gordeko erabiltzaileak zerbitzua erabiltzean bidalitako testuak; haien edukia zerbitzua emateko bakarrik erabiliko da. Egindako testu-analisien kopuruari eta haien hitz-kopuruari buruzko informazioa bakarrik gordeko da, zerbitzuaren erabilera neurtzeko helburu bakarrarekin.

3. Datu pertsonalen bilketa, helburua eta tratamendua

Datu pertsonalak bilduz gero, helburu eta baldintza hauekin egingo da:

  • Eskatutako zerbitzuak emateko benetan beharrezkoa den informazio pertsonala eskatuko da bakarrik.
  • Informazio pertsonala ez da partekatuko UZEIkoa ez den hirugarren batekin, legezko betebeharrik izan ezean.
  • Datu pertsonalak ez dira inoiz erabiliko pribatutasun-politika honetan adierazitakoaz bestelakoa den helburu batekin.

Posta elektronikoz, webguneko formulario bidez, gune pribatuen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez UZEIri ematen zaizkion datu pertsonalak UZEIren titulartasunpeko fitxategi batean jasoko dira; UZEI izango da tratamenduaren arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion eginkizun guztiak egiteko erabiliko dira, bai eta harpidetutako buletinak eta albisteak bidaltzeko eta etorkizunean zuretzat interesgarriak izan litezkeen komunikazioak bidaltzeko ere.

UZEIk ez du salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko erabiltzailea identifikatzeko moduko datu pertsonalik.

4. Onarpena eta adostasuna

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri izan duela, eta pribatutasun-politika honetan adierazitako moduan eta helburuekin UZEIk datu horiek tratatzea onartzen eta baimentzen du.

Erabiltzaileek, nolanahi ere, emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzen dute, eta datu horiek behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea harremanetarako edo harpidetzarako inprimakian.

5. Errebokagarritasuna

Interesdunen datuak tratatzeko nahiz lagatzeko emandako baimena edozein unetan erreboka daiteke, UZEIri komunikatuta, Politika honetan EZEA eskubideak egikaritzeko ezarritako moduan (datuak Eskuratzeko, Zuzentzeko, Ezerezteko, haien Aurka egiteko eskubideak). Errebokatze horrek ez du inoiz ere atzeraeraginik izango.

6. Zure datuak ematen dizkiguzunean eskubide hauek dituzu:
  • Interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzeko eskatzekoa.
  • Datu horiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin edo haiek kentzekoa.

Horretarako, bidali idazki bat helbide honetara:

UZEI, Aldapeta 20, 20009 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Edo, bestela idatzi helbide elektroniko honetara: iurbieta@uzei.eus.

7. Segurtasun-neurriak

Datuen segurtasunari eta sekretuari dagokionez, UZEIk konpromisoa hartzen du erabiltzaileen datu pertsonalak erabili eta tratatzerakoan haien konfidentzialtasuna errespetatzeko eta haren helburuarekin bat erabiltzeko, bai eta haiek gorde eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko duen betebeharra betetzeko ere datu horiek aldatu, galdu, baimenik gabe tratatu edo haietara sartzea saihesteko, datu-babesaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Webgune honek SSL ziurtagiria dauka. Segurtasun-protokolo bat da, eta, horren bidez, zure datuak osorik eta modu seguruan bidaiatzen dira, hau da, web-zerbitzari eta erabiltzaile baten arteko datu-transmisioa eta atzeraelikadura guztiz zifratua edo enkriptatua da.

UZEIk ezin du bermatu Interneteko sarea erabat erasoezina izatea eta, beraz, hirugarrenek datuak urratzea haietara iruzurra eginez sartuz.

Tratamenduaren konfidentzialtasunari dagokionez, ziurtatuko da bezeroaren datuak tratatzeko UZEIk baimentzen duen pertsona orok dagokion konfidentzialtasun-betebeharra beteko duela (lege nahiz kontratu bidezko betebeharra).

Segurtasun-gorabeheraren bat izanez gero, UZEIk segurtasun-gorabeherari buruzko informazioa jakinarazi beharko dio Bezeroari.

8. Pribatutasun-politikaren aldaketak

UZEIk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, etorkizunean legeetan edo jurisprudentzian gerta daitezkeen aldaketetara edo industriako praktiketara egokitzeko. Kasu horietan, UZEIk orri honetan iragarriko ditu sartutako aldaketak, arrazoizko aurrerapenarekin, haiek abian jarri aurretik.

9. Mezu komertzialak

LSSICE legearekin bat etorriz, UZEIk ez du SPAMik egiten, eta, hortaz, ez du bidaliko erabiltzaileak aldez aurretik eskatu edo baimendu ez duen mezu komertzialik.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz, UZEIk konpromisoa hartzen du behar bezala identifikatu gabeko komunikazio komertzialik ez bidaltzeko.